Description
Begiak nekatuta daude, gizakiak lotzen eta urruntzen gaituzten indar ezezagun eta bitxi horien testigu izan direlako, maitaleen kontraesanak hausnartu dituztelako eta naturarekin lotuta gineneko aintzinako garai esanguratsuago bat oroitzen ahalegin hori egiten dute beti, bidegabekeriak salatzen dituzte eta begirada kritikoa botatzen diote gure gizateari, gizatasunaren hainbat balio zaharkituak zalantzan jarriz. Ez dira mutu geratzen abusuen aurrean. Begiek memoria daukate, memoria gazia, nekeak miaketa egiten dio kanpoko munduari baina barrunbeak ere aztertzen ditu, gizakion existentzia ulertu nahian. Zenbat gauza ikusi dituzte gure begiek?






Reviews
There are no reviews yet.